XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tira, tira, ez duk hainbesterako izango! Zer pentsatuko ote du txakur fidel honek guzti honetaz?- enekiko.

- Barka, Manu. Eske ezin diat bakarrik bizitzerik, ezin!.

- Zergatik utzi hau? - Zer dakit nik, ba! Ez zioat gaitzik egin eta....

Sudur luze honek ene bizitzaz jabetu nahi du.

Jai dauka, txotxolo halakoa.

Gera ninteke? Gotzonen abisatu gabe enean agertu zeneko arratsalde hartako galdera harrigarri eta desiratua, zeren eta azken hilabeteotan haren zai bizi nintzen. Eta nik zatoz.

- Saia hadi ibiltzen, motel. Gaua nahi al duk kale gorrian eman?.

- Lasai, lasai, burkidetxo hori....

- Bizitza hortxe amaitu zaizulakoan? Mila eta bat neska dituk nonnahi. Altxa burua, Inazio!.

Mila eta bat neska farre egin nuen neure artean.

Hogeita hamabost urte dituzu ta oraindik ez dakizu neska bat zer den.

Ja! Hobe zeure buruari aholkatuko bazenio, ergel alu horrek.

Dena den, ez du egonarri makala ene txakur honek, ez... Non edan ditut lehendabiziko lau kopa koñak? Ez dut gogoratzen....

Manu, hala eta guztiz, oso gertu sentitzen zaitut niregandik.

Onartu nahi ez badu ere, pozik dago gaur ene txakurra Manu.

Gotzon alde eginez gero haren konpainian jaurtikiko dudala ene burua uste du-eta.

Kaixo Gotzonen hitzak elkarrekin pasatako lehendabiziko egunsenti hartako hitz goiztiarrak. Kaixo.

Zer erantzun nion nik? Irri ironiko batez erantzun niola uste dut... bai....

- Mugi hadi, Inazio, txakurrak ditiagu-ta.

- Pikutara haiek ere, arraioa!.

Gotzonekin bizitzen hasi nintzenetik jeloskor jarri zen tontolapiko hau.

Egia esateko, maite nau.

Haren emaztea izango banintz bezala maite nau.

Homosexuala ote? Itzuliko al da Gotzon? Nekez espero dezaket halako itxaropena.